Asier Benito Sasiainek lehentasun osoa emango dizkio ikasketei eta, ondorioz, Alavés taldea utzi eta Bilbao Athleticen arituko da hurrengo denboraldian.
Ibaiganeko klubak hitzarmena dauka Deustuko Unibertsitatearekin eta horrek erraztuko dio uztartzea hautatutako gradua eta futbola.
Protagonismoa Alaves B taldean
Gaztea kanpaina oso ona osatzen ari da Alavés B taldean, 3. mailan. 11 gol sartu ditu eta horrek zenbait kluben interesa piztu du.
Benitok Alaveseko lehen taldean jokatu zuen aurreko denboraldian eta 2. mailan estreinatu zen. Ordea, 2016/2017 kanpainan bigarren taldean egon da.
Lortutako emaitzen ostean, Alavésen asmoa izan da bere kontratua berritzea, baina, esan bezala, jokalariak ikasten jarraitzea hobetsiko du.