200.000 euro bideratuko dituzte AmurriokoEKIN partaidetza ekimenera. Horrez gain, iazko zenbait egitasmo bukatu behar dituzte, Lan eta Zerbitzuen Foru Planera aurkeztutako obrak esaterako; baita Frontoi kalea urbanizatzeko eta Mendixur, Larrabe eta Berganza auzoetako saneamendu-sarea berritzeko lanak ere.
Inbertsio gehiago
Inbertsioetarako zenbatekoa 2.542.568,98 eurokoa da. Auzoetan 65.000 euroko gastua proposatu dute: Zabaleko eta Lucas Rey ikastetxeak hobetzeko lanak gauzatzea. Bestalde, San Jose auzoan markesinak jartzea planteatu dute.
Gainera, enplegua sustatzeko partida ere badago tokiko eta eskualdeko planen barruan (276.500 euro). Ekintzaile eta mikroenpresentzako laguntzak mantenduko dituzte, Amurrio Bideanek egiten dituen ekarpen ekonomikoekin batera.