Omenaldi instituzionala egin zioten Eli Pinedo eskubaloi jokalari ohiari astelehenean, Amurrioko udaletxean. Bertan parte hartu zuten, besteak beste, Pinedoren lehen entrenatzailea izandakoak edota Patri Pinedok (Eliren ahizpak). Egin dioten aitortza “bereziena” izan da, jokalari erretiratuaren hitzetan. “Egin dizkidate beste omenaldi batzuk. Baina zure herrian egiten dizutena da bereziena, asko emozionatu naiz”. Zaintza lanek kirolean duten garrantziaz mintzatu zen Pinedo ekitaldian. “Familiaren papera garrantzitsua da edozein alorrean, baina are gehiago kirolean”, azaldu zuen.
Solasaldia ikasleekin
Kirolari ohia Amurrio Antzokian egon zen astelehenean, DBH 3 eta 4. mailetako 140 ikaslerekin solasean. Neskak “kirola praktikatzen jarraitzera” animatu zituen.