Larrabeko hondakin geldoen zabortegia zigilatzeko proiektua gauzatzeko laguntza kontratatuko du Amurrioko Udalak. Modu horretan bildu ahal izango du Udalak zigilatzea gauzatzeko beharrezko informazioa.
Hala, datu tekniko horiek orain arte diseinatutako proiektura batuko dira gero. Behin hori eginda ekingo zaio zigilatzearen lehen faseari. 156.432,67 eurokoa da lan horiek gauzatzeko aurrekontua. 122.819,04 euroko diru laguntza emango dio Eusko Jaurlaritzak Udalari horretarako.
Zereginei heltzeko lizitazioa, ordea, aurten kaleratzea aurreikusi dute.