Errehabilitazio zerbitzu berria jarri dute Amurrioko San Anton Armuru adinekoentzako egoitzan. Zerbitzuari esker, erabiltzaileak ez dira Laudioko egoitzara joan beharko zaintza jasotzera.
Bi langile
Iaz egin zituen Arabako Foru Aldundiak egoitza eraberritzeko obrak. “Une hartan sortu zen aukera egoitzako espazio bat egokitu eta bertan errehabilitazio zerbitzua jartzeko”, adierazi dute aldunditik. Azaldu dutenez, bi langile arduratuko dira lan horietaz: fisiterapeuta bat eta Laudioko egoitzako errehabilitazio zerbitzuko laguntzailea. Gaur-gaurkoz, 40 lagun biltzen dira eraikinean.