“Bilboko baldosa” saria eman dio Bilboko Udalak Jesus Maria Platón amurrioarrari, “bere espiritu berritzaileagatik, Bilboko hiriari eginiko ekarpenagatik eta garapen ekonomiko eta sortzaileagatik”.
Azkuna Zentroan jaso du Platonek saria. Jaiotzez bilbotarra da bera, baina urteak daramatza Amurrion bizitzen. Mugendo kirola praktikatzeko akademia du herrian.