Gaur inauguratuko dute Amurrioko La Casonan "Euskerean Bidetik" erakusketa. Txomin Goyoaga margolariak atondu du. Euskal Kulturako zenbait bertsolari, konposatzaile edota abeslariren erretratuak ikusi ahal izango dira bertan, 64 guztira.
Hurrengo sortzaileen irudiak ikusteko parada egongo da, besteak beste: Jon Azpillaga, Bilintx, Txirrita, Peio Errota, Basilio Pujana, Jose Lizaso, Txomin Garmendia, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Uxue Alberdi, Lauxeta, Xabier Lizardi, Aite Santy, Resurrección María de Azkue, Koldo Mitxelena, Jose Miguel de Barandiarán, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Maite Idirin eta Gontzal Mendibil.
Martxoaren 31ra arte egongo da erakusketa ikusgai.