Webgune berritu du Amurrio Bidean sozietate publikoak. Atariaren “diseinua, arkitektura eta edukiak” moldatu ditu enpresa haztegiak, helburu batekin: “zentro horretan egiten diren zerbitzuei, ikastaroei eta jarduerei buruzko informazioa eskuratzeko errazagoa, arinagoa eta erakargarriagoa izatea”.
Hemen ikusi daiteke webgunea.
Herriko ekonomia sustatzeko helburuarekin jaio zen Amurrio Bidean, eta udalerriko zein eskualdeko “erreferentzia-zentroa” bihurtu da “ekintzailetza esparruan”, sozietateko kideen hitzetan. Ibilbide luzea egina du jada: hamar urte bete zituen iaz.