EH Bildu Amurriok mozioa aurkeztu du hurrengo Udal Osoko Bilkuran eztabaidatua eta bozkatua izan dadin. Bi gauza eskatzen dizkio mozio horretan koalizioak udal-gobernuari: Hiri-Mugikortasun Planak aurreikusten duen errotonda “ahalik eta lasterren” egitea, “behin lur-saila garbi eta kutsadurarik gabe egonda eta udalaren esku jarrita”. Proiektu horri lehentasuna ematea eskatu du EH Bilduk, “eremua HAPOaren hasierako onespenean proposatu den bezala garatu dadin”.
"Izaera estrategikoa"
Obra horrek “izaera estrategikoa” du, koalizioaren ustez, “bere zentraltasunagatik eta Amurrioko hiritarrentzako eguneroko eraginagatik”.
1959 urtean eman zuen udalak lursail horretan gasolindegi bat eraikitzeko baimena, 50 urterako. 2009 urtean lursaila itzultzeko eskatu zion udalak gasolindegiaren jabeari. Honek berraztertzeko-errekurtsoa aurkeztu zuen, baina Gasteizko epaitegiak bertan behera utzi zuen helegite hori 2012an.
Irakurri mozio osoa hemen: