Martxoaren 6an Gazte Alaiak taldeko zenbait boluntariok eta laguntzailek Bilbora jo zuten "Boom" telebista saioko castinga egiteko.
12 lagunek parte hartu zuten guztira: Goreti Elejaldek, Maria Menoyok, Elba Abasolok, Toño Alonsok, Xabier Abasolok, Sonia Gutierrezek, Manolo Plazak, Marisa Bitorikak, Iñaki Ibarrolak, Eukene Aldaik, Imanol Arberasek eta Maitane Agirrek, hain zuzen.
Orain saioko zuzendaritzaren zain daude eta hautatuko balituzkete Antena 3en agertzeko, emisioaren egunean egoitza irekiko dute bertan ikusteko.
Gazte Alaiak taldea elkarlanean aritzen da Apdemarekin eta aniztasun funtzionala duten pertsonekin aisialdiaren esparruan laguntzen du.