Amurrioko 12 eta 30 urte bitarteko gazteen beharrak identifikatzeko hausnarketa prozesua jarri du abian udalak. “Amurrioko Udalak gazteria-zerbitzu berria jarri nahi du martxan urte honetan, hurbilagoa eta udalerrian bizi diren gazteen benetako beharrei hobeto egokituko zaiena”, azaldu dute udaletik.
Lan-dinamikak ikastetxeetan
“Lan dinamikak” egingo dituzte Aresketa Ikastolan, Zaraobe Institutuan eta Virgen Niñan, 12-18 urte bitarteko gazteen iritziak jasotzeko.
Hortaz gain, bi lan-saio egingo dira, 19-30 urte bitarteko herritarrei zuzenduak. “Prestakuntza-saio bat egingo da martxoaren 22an (asteazkena), udalerriko elkarteetako gazteekin”, azaldu dute udaletik. Lan saio ireki bat ere egingo da, parte hartu nahi duen gazte orori zuzendua.