EH Bilduren 19 proposamen erantsi dituzte udal aurrekontuetan

Erredakzioa 2017ko mar. 27a, 14:03

Iñaki Ibarluzea, EH Bilduko zinegotzia / Aiaraldea

Amurrioko EH Bildu pozik azaldu da lortutako emaitzarekin, 2017ko udal aurrekontuek beraien 20 ekarpen jasoko dituzte eta.

Amurrioko EH Bilduk azaldu duenez, zuzenketak eztabaidatzeko bileraren ondorio da berri ona: 19 proposamen sartzea lortzea, hain zuzen. Gazteentzako Enplegu Plana egiteko partida da proiekturik handiena, 50.800 eurokoa. Iñaki Ibarluzea eledunaren arabera lehentasuna da herriarentzako: "Langabezian dauden gazte kopurua handitu egin da eta ez dute Amurrion bizitza-proiektuak egiteko aukerarik". Horrez gain, Administrazio juntei egiten zaien ekarpena handitzea onartu dute, eta Aresketamendi parkearen mantenura partida bideratzea. Bestalde, 13.000 euro gehiago izango dituzte gizarte-laguntzetarako eta beste lerro bat sortuko da Tiipi-Ttapa haurreskolan plaza gehiago sortzeko.

Kultura eta euskara arloetan ere jarri dute arreta. Hala, 5.000€ onartu dira Begibistan festibalarentzat, 2.000€ Aztarnarentzat eta 5.000€ museo etnografikoa finantzatzeko. "Hiru proposamen hauek Guk Biarekin batera egin dira", zehaztu du. Euskara sustatzeko, aldiz, hizkuntza ikasteko bekak areagotuko dira.

"Eztabaidan zehar, zenbait zuzenketa kendu ditugu aurrekontuetan jasota zeudelako, beste talde batzuek tramitatuta zeudelako, edo Gobernu Taleak berak proposamenak aurrera ateratzeko konpromisoa hartu duelako", erantsi du Ibarluzeak. Horien artean daude San Mames Etxea etxebizitza komunitarioa konpontzeko 20.000€, Etxegoienbide kalearen konponketa, frontoiko leihoetan biniloak jartzea edo San Pedro mendian memoria historikoa berreskuratzeko lanekin jarraitzea.

Baztertutako proposamenak

Badira, ordea, onartu ez diren ekarpenak: "Amurrio Bidean Reforren sustapen ekonomikorako partida, Burubio elkarterantzako laguntza handitzea, umeentzako igerilekuen ondoan komuna jartzea eta gasolindegia deskontaminiatzea, kasu. 

Prentsa oharrean adierazi dutenez,EH Bildu Amurrioko kideak pozik azaldu dira lortutako emaitzekin: "Gobernu taldeak proposatutako aurrekontuetan antzemandako gabeziak zuzentzeko asmoz lan egin dugu, eta EH Bildu konprometitua dagoen lan lerroetan aurrera egiteko". 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide