Down sindromea duten 12 musikarik osatzen dute Motxila 21 taldea. Marea eta Barricada rock taldeen abeslariekin elkarlanean aritu dira, bideoan ikus daitekeen moduan.
Igandean antzerki familiarra
Igandean Amurrio Antzokiak "Kaput" antzezlana eskainiko du. 5 urte gorako lagunentzat izango da eta ikuskizun mutua da. Ordubete iraungo du eta gerrari buruzko lan kritikoa da. Sarrerak 4 euro balioko du.