Horrez gain, Orain Amurriok azaldu du parte hartzea oso eskasa izan dela aurrekontuak osatzerako orduan eta udalak ez liekeela ordaindu behar zenbait funtzionariori Jardun Osagarria, izan ere, 270.000 euroko gastua suposatzen du urtero horrek.
Bestalde, taldeak kritikatu du diru gutxi erabiliko dela enplegua sustatzeko eta kanpo enpresei kontratatzen zaien hainbat zerbitzu udalaratu behar direla.
Zorren eta Murrizketen aurkako Udal Sarea
Aipatutakoaz gain, Orain Amurriok zabaldu du batu dela Zorren eta Murrrizketen aurkako Udal Sarera: "Sare honek bertoko ogasunaren kontrako PPren legeak salatzen ditu. Honela ere, Udaletan egindako presioak eta bortxakeria ekonomikoak herritarren beharrak asetzea eta lanpostu berririk sortzea galarazten dute".
Gure Esku Dago eta Korrika
Taldeak bi ekimen babestuko ditu apirilean: Gure Esku Dagoko ekitaldia larunbatean eta Korrika apirilaren 7an. Berez, Orain Amurrioren bi zinegotziek Saraubeko mahaian egingo den jardueran parte hartuko dute asteburuan.