Euskal Herriko eta Eskoziako selekzioen arteko borrokaldian eskualdeko bi kirolari arituko dira profesional kategorian. Aratz Garmendia ez ezik, Ibai Ruiz amurrioarra ere egongo da ringean.
Berez, euskal lehiakideen zerrenda hurrengo gazteekin osatuko dute; Alex Rodriguez (Gasteiz), Jaime Urdanpileta (Donostia) eta Andres Unzue (Iruñea). Azken hori Asier Ispizua laudioarrarekin neurtu zen duela hilabete batzuk.
Amateur borrokalariak ere egongo dira hitzorduan, baina oraindik ez dituzte zehaztu izenak.