Arabako txapelketako finalera heldu zara 25 urte eta gero. Ezustekoa izan al da?
Lehen Arabako Bertsolari txapelketaren ordez San Prudentzio sariketa egiten zen. Duela 25 urte bigarren geratu nintzen, 1992an. Urte bat lehenago, 1991an izan zen txapeldun Pedro Mari Bizkarguenaga “Bizkar”. Guztira hiru aldiz izan nintzen San Prudentzio sariketako finalista. 2002an egin zen lehen aldiz Arabako Bertsolari Txapelketa. 1995etik 1997ra bertsoak utzi eta epaile lanetan ibili nintzen. Ez zitzaidan asko gustatzen epaiztea, eta bertsotan egin edo epaile izateko aukeratzeko eskatu zidaten; horregatik itzuli nitnzen 1999an plazetara. Urte hartan ez nintzen ondo ibili, eta kanpoan geratu nintzen. Geroztik, finalaren atean geratu naiz beti.
Aurtengoa sorpresa izan da, ez nuen inondik ere espero. Banekien hobeto prestatuta nengoela. Lehen, duela 3-4 urte bolada txar bat iza n nuen arlo askotan. Hari buelta eman nion eta duela 2 urte ohartu nintzen nire onera itzultzen ari nintzela, eta hori ere islatzen da bertsotan. Aurtengoa horren ondorio da.
Larunbatean izan zinen Gasteizeko Printzipal Antzokian kantuan. Pozik emaitzarekin?
Bai. Kantatu nituen jendeak gogoan hartzeko hiru edo lau ale, hori zen nire helburua. Ni horrelako anaiz, noizean behin halako bertso txistosoak botatzen dituena, eta horrelakorik bota ezean ilunpean edo itzalpean geratu daitekeena. Larunbatean halako batzuk bota nituen eta pozik. Bakarkako gaiarekin ondo heldu ez izanaren arantza geratu zitzaidan.
Printzipal antzokian, halako handitasuna duen toki batean egindkao lanarekin oso pozik nago.
“Sekula kantatu gabeko giro eta toki batean abesten lehena izateak alanbre gainean zabiltzanaren sentsazioa ematen dizu”
Ariketa ugari egin behar izan zenituzten. Zein duzu zuk gogokoen? Zeinetan sentitu zinen gusturen?
Gusturen puntuari erantzuten ibili nintzen. Hamarreko txikian Manexekin ere ondo aritu nintzen, baina ez nion zuzenean erantzun. Belarriz aparkatzearen historia ondo geraut zen. Zortziko nagusian oso urduri eta lotuta egon nintzen, niretzat beti lehen lanak gorputza bere onera ekarri artekoak dira, ezinean eta justu ibiltzen naiz. Hor banuen nire burua goraipatu beharra. Ideia horrekin konfiantza hartu eta hovera egin nuen. Puntu erantzunekin oso pozik geratu nintzen, eta seiko motzari lehen bertsoan oso ondo heldu nion, sekulako efektua izan zuen. Nik uste txapelketa osoan zehar hori lortu dudala.
Nola ikusi zenuen finala? Zelan bizi da finala oholtzatik?
Denetariko emozioak sentitzen dira. Niri gainera lehendabizikoa tokatu zitzaidan. Sekula kantatu gabeko giro eta toki batean lehenengo hasteak alanbre gainean zabiltzanaren sentsazioa ematen dizu, baina lurretik oso gora. Jauziz gero sekulako kolpea hartzeko erorketaren sentsazioa duzu. Agurra kantatuta ere, oso lotuta eta estu egon nintzen. Asmatzen hastean, betekada sentitu nuen barruan, denetariko emozioak bizitzen dira. Jendea oso garbi ikusten da oholtzatik, oso garden. Jendeari aurpegikeran igartzen zaio nola heldu zaizkion zuk kantatutako bertsoak.
Bestalde, oso final ona atera zen. Elkarri laguntzen ibili ginen, osso giro onean. Araban bersto munduan oso jende jatorra dabil. Gai-jartzailea ere oso ona zen, asko lasaitu eta lagundu gintuen Aintzanek. Kamerinoan ere oso gustura egon ginen denak elkar animatzen.
“Oso pozik nago Gasteizko Printzipal Antzokian egindako lanarekin. Tokiak sekulako handitasuna du, eta final ona atera zen”
Txapela jantziz gero, nori eskainiko zenioke?
Ez dut sekula pentsatu. Nire entrenatzaileei eta ikastolan animatu nauten lankideei, eta ikasleei, agian. Ziurrenik amari ere, nahiz eta bera ez enteratu asko lagundu zidan duela 35 urte hasi ninztenaean. Eta baita Aiarako guztiei, baina ez dakit denentzat lekurik izango nukeen bertso batean.
Duela 35 urte sortu zen Aiaraldeko Bertso Eskola Aretan, Arabako aintzindarietako bat da…
Oso oroitzapen onak ditut. 1984an Arabako txapelketa antolatu zuen Abel Enbeitak, eta bi urte generamatzan bertsotan. Txapelketa hori presaz antolatu genuen, Arabako emaitzak ezagutarazteko gogoak suicidiora eraman gintuen. Hori kenduta, ostiralero egiten genituen afariak Tunelean, 10 urtez. Horrela ibili ginen 1993 arte. Berez itzali zen Aiarako bertso eskola, urteak aurrera joan ahala jendeak eginbehar batzuk hartu zituen eta. Gerora gazte talde bat hasi zen, Haritza, Lorena, Axular, Beñat… Hoiengan geratu zen eskolako zama, baina ikasketak eta lana medio utzi egin zuten. Zu hasi bitartean 4-5 urteko tarte antzua egon zen, nahi zeta 1998an Aspaltzan (Amurrio) klase batzuk eman. Duela 20 urte jende asko biltzen ginen Amurrion, gazteak batez ere. Gero etorri ziren Amurrioko bertso eskola eta Laudiokoa.
Ordutik zabiltza kantuan. Nola laburtuko zenuke zure ibilbidea?
Ez dakit. Niretzat bertsoa barruan daramadan zerbait da. Urte batzuk eman ditut bertso mundutik aparte -4 edo bost urte-. 1974an utzi nion bertsotan egiteari, Orozkoko Beraza auzoko San Migueletan, Eganen berbenako deskantsuan bertso batean bukatu ezinik geratu nintzelako. Niretzako sekulako kolpea izan zen, haserre oholtzatik jaitsi eta gehiago bertsotan egingo ez nuela erabaki nuen.
Horren ondorioz hasi nintzen epaile laneatan, orduko hankasartze eta kolpearen ondorioz. 2003an hasi nintzen berriro arabako txapelketara aurkezten. Beti aurkeztu naiz, baina ez naiz inoiz heldu aurten heldu naizen lekura. Horrek harritu egiten nau. Aspaldi hontan lortu dudana izan da kontzentrazioan gehiago sartzea, lehen berehala galtzen nuen, despitatu egiten nintzen.
Nola lortzen da kontzentrazioa ba?
Ispilu aurrean kantatuta. Duela bi urte hasi nintzen horretan, eta horrela lortu nuen kontzentratzea. Ispilu aurrean kantatzeak adrenalina ematen du, hasieran aspertu egiten nintzen, baina ekinez gero denborarekin emaitza oso onak lortzen dituzu. Aramaioko eta Gopegiko saioetan bakarkako lanetan isolatzeko balio izan zidan, jeruza batean sarut eta ispilu aurrean imaijantzen nuen nire burua.
Makina bat bertso saio egin dituzu gaur arte. Zein izan da zuretzat, bereziena? Zergatik?
Orain arte, Pritnzipalekoa. Aramaion duela 15 egun z urekin egindako saioarekin oso gustura geratu nintzen. Ondo ikusi nuen inre burua, ideiekin, suelto, tiraka ibili gabe… Jon Maiarekin duela 8 urte Garrastatxun eg inako bazkari bast ere dut gogoan, Juanjo Respaldiz aorozkoarra aita zian zen egun hortan, eta ordezko rik topatu ez zuenez ni joan nintzen. Goi mailakoekin kantatzea luxua da.
Nolako maila dago Aiaraldean?
Oraindik hobetu beharra daukagu. Finala ikusten egon ziren euskaldunzaharrek ez zuten ondo hartzen euskara batua. Ni klasikotik saiatzen naiz, oso euskara akademikoa erabiltzen dugu. Ferietako hizkuntza oso ezberdina da. Bestalde, Araban bertsoa bizitzeko beste modua dugu, giro erdaldunagoa dago. Horrek hizkuntza erabileran eragina du. Garai batean Orozkokoekin asko ibili nintzen, eta haien hizkera pixkat geratu zait.
Txapelketa bukatuta, orain zer?
Nire kontura jarraituko dut bertsotan. Ez dut uste saio handirik izango dudanik, zaharrok zirkuitutik kanpo gabiltza pixka bat, normala denez. Gasteizen elkartzen jarraituko dut, eta ahal dudanean Aiaraldean.