Lau egunez luzatuko da egitaraua, besteak beste, Terreña Eguna eta San Jorge ospatuko dituzte.
Artomañako Jaiak bihar abiatuko dituzte 20:00etan patata tortilla lehiaketarekin. 22:00ak aldera triki poteoa egingo dute eta Peri-ren musikak berotuko du giroa.
Terreñaren Eguna Larunbatean terreña arraza izango da protagonista. Ale bat erreko dute 12:00etan eta euro baten truke dastatzeko parada egongo da. Lortutako dirua EITB Maratoia 2016 ekimenari emango diote.
Gauean dantzaldia antolatuko dute eta Honat taldeak joko du.
San Jorge Igandean San Jorge ospatzeari ekingo diote. 13:00etan mezara joko dute eta 14:00etan askaria eskainiko dute, trikitiaz girotuta.
17:00etan umeentzako parkea irekiko dute eta 18:00etan briska txapelketa jokatuko dute. 20:00ak aldera txokolatea emango diete umeei.
Astelehenean bukatutzat emango dituzte jaiak 13:00etan egingo duten mezarekin.
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.