Amurrioko Udalak duela bi urte sortutako figura da Auzobegiralearena, “udalaren eta herritarren arteko komunikazio errazteko”. Auzokideen 773 abisu kudeatu ziren iaz figura horren bidez.
Horietako 295 gorabeherak izan ziren, 176 eskaerak edota eskabideak, 47 iradokizunak eta 23 informazio-eskabideak. Hauek dira gehien jorratu diren gaiak auzokideen abisuetan: mantentze-lanak eta lorezaintza, galtzada, espaloiak eta berdeguneak, kaleen garbitasuna, hondakinak, hiriko altzariak, argiztapen-sistema, izurriteak, arautegia, jagoletza eta kontrola.
Auzo batzarretan jaso dira abisu gehienak (256). Horretarako diseinatutako mugikor aplikaziotik eta gorabeheren web-gunetik 232 jaso dira eta azken 285ak hainbat bidetatik (posta elektronikoa, idazkiak, telefonoa eta aurrez aurreko bisitak).