Bi ibilbide egongo dira aurten ere, laburra (15,5 kilometro) eta luzea (24,5 kilometro). Zeharkaldi guztiak Garrastatxuko ermitatik abiatuko dira, eta leku bera izango dute helmuga.
Ekimenaren helburua da euskal presoei elkartasuna adieraztea, hori dela eta, "elkartasuna bidea, askatasuna helburu" izango da lema. Ekimenaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko "Garrastatxuko Martxa" facebook orria kontsulta liteke.
