Marcos Rubio Gonzalez amurrioarrak "Ipurterre pailazoaren abenturak" marraztu ditu Lourdes Relloso Laudioko psikologo eta terapeutaren gidoia jarraiki, eta Thinking of Poems-en, bere argitaletxean, kaleratu ditu; Aprender es Sentir bilduman, alegia.
Gauzak horrela, liburuaren aurkezpena egingo du astelehenean 17:00etan Amurrioko Haur Liburutegiaren 25. urteurrenean. Horren ostean, 17:30ean Maider Galarzak ekingo dio liburua kontatzeari 5 eta 10 urte bitarteko umeei.
Liburuak euskaraz eta gazteleraz egongo dira salgai Amurrioko dendetan. Maiatzean irakurketa berria egiteko asmoa dauka Marcos Rubio Gonzalezek.
Minbiziari aurre egiteko
Thinking of Poemsen lehenengo proiektua ez da Ipurterre pailazoarena, izan ere, "Amonaren lorea" plazaratu du dagoeneko.
Azken liburu horren etekinen zati bat bideratu du argitaletxeak Luchamos por la Vida elkartera. Talde horren helburua da minbiziaren aurka aritzea, ikerketa sustatzea eta gaixotasunaren alderdiak sozializatzea.
