Burubio Kulturguneak jakinarazi du zein izango den bere musika eskaintza maiatzean eta ekainean. Kontzertu sorta Uluka eskualdeko taldeak abiatuko du bere azken emanaldiarekin maiatzaren 20an.
Ekainaren 3an Childrain eta The Descent taldeen txanda heduko da.
Azkenik, Mikel Urdangarin bakarlaria igoko da oholtzara ekainaren 9an.