EAJk eta PSE-EEk osatutako Eusko Jaurlaritzak zenbait aldaketa egin du bere egituran eta horien ondorioz, Kepa Aldama amurriorra hautatu dute teknologia berrien aholkulari Segurtasun Sailean, hain zuzen. Horrek sailburuordearen ardurak emango dizkio.
EBBko kidea ere
Kepa Aldamak, ordea, betebehar gehiago du EAJn. Izan ere, Andoni Ortuzarrek zuzentzen duen Euskadi Buru Batzarreko kidea da otsailetik.
