“Ópera L’Elisir D’Amore” ikuskizun italiarra ikusteko aukera egongo da maiatzaren 6an (larunbata) Amurrion. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta 12 euro balioko ditu sarrerak. Gaetano Donizettiren lanak oso kritika onak ditu, XIX. mendeko opera komikoko lanik onena baita.
Artziniegatik Amurriora joateko autobusa antolatu dute, 19:00etan aterako da.