Oraingo Foru Aldundiaren Arabako Errepideen Plan Integralaren arabera, saihesbidea eraiki beharko lukete Baranbioko zeharbideko trafiko arazoak konpontzeko, A-2522 errepidean, alegia.
Hala ere, Amurrioko Udalbatzak onartu zuen mozioa atzo hori ekiditeko. Alderdiek uste dute bertan egingo den esku hartzeak aintzat hartu behar duela oinezkoen beharrak.
Horrez gain, udal osoko bilkurak nabarmendu du lanek Amurrioko HAPOren irizpideekin bat egin behar dutela. Bestalde, gune berdea ez dela murriztu behar gaineratu dute, izan ere, autobidea gauzatu zutenean eragin handia sortu zuten bertako ingurumenean.
Alternatibak
Saihesbidearen ordez, Amurrioko Udal Osoko Bilkurak eskatu dio Arabako Foru Aldundiari premiaz lantzeko segurtasuna Baranbioko zeharbidean eta trafiko astuna desbideratzeko neurriak hartzeko; adibidez, Aretatik autobidera bidaltzea.