8 ordu izango dituzte Montes Solidarios elkartearen boluntarioek Zegama-Aizkorri lasterketa amaitzeko.
Horretarako barra bat erabiliko dute, gidari nagusia -elkartearen presidentea, alegia- tresnaren aurreko partean joango da, eta Abel atzean. Erdian korrika egingo du Rafak, kirolari itsu gasteiztarrak.
Aurrez lasterketa ugari egin ditu, baina aurten lortu du lehenengo aldiz dortsala Zegama-Aizkorri proba ospetsuan lehiatzeko. Bere helburua izango da denbora muga ofizialean betetzea ibilbidea, hau da, 8 ordutan.
Erronka zaila
Abel Fernandezek uste du xedea bete dezaketela baldin eta ez badu euririk egiten, urak asko zailduko baitu erronka.
Dena den, eguraldia lagun, estu ibili arren, Spidermanen aburuz, lortu dezakete. Maiatzaren 28an izango da maratoia.