Dani Trujillanok azaldu du oraindik ez daudela Podemos/Ahal Dugu alderditik kanpo. Izan ere, Berme Batzordeak kaleratzea erabaki bazuen ere, helegitea jarriko dute ebazpenaren aurka.
Prozedurak hilabete iraungo du gutxienez, eta amurrioarrak jakinarazi duenez, aukera guztiak agortuko dituzte. Batzarkidearen arabera, erabakiak ez du oinarririk eta kontraesan ugari du.