Amurrioar bat hil da Lukon gertatutako trafiko istripu batean

Erredakzioa 2017ko mai. 3a, 18:56

Suhiltzaileek atera dituzte bi bidaiariak autotik. / @BomberosEuskadi

Laudiokoa da autoan zioan beste bidaiaria, eta larriki zaurituta dago.

Istripua gertatu da gaur goizaldean N-240 errepidean, Luko parean. 4:30ak aldera jazo da ezbeharra, MAN TGX trailerrak eta Renault 19 autoak elkarren aurka talka egin dutenean.

 

Auto barruan zioazen bidaiariak ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Bidaiari horietako bat Amurriokoa zen, 40 urte zituen eta hil egin da kolpearen ondorioz. Autoko bigarren pertsona Laudiokoa da, eta larriki zauritu da istripuan; Gasteizko Santiago ospitalera ebakuatu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide