Bihar (maiatzak 13) egingo dituzte Arabako Gazte Feministen Topaketak Amurrioko Gaztetxean. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta hainbat gai jorratuko dituzte.
Norbanakoei zabaldutako topaketak izango dira, baina Arabako hainbat emakume taldeetako ordezkariek ere hartuko dute parte: Laudioko Bagara Norrekoak, Amurrioko Otsemeakekoak, Gasteizko Negeakekoak, Txagorritxuko Tirrintzikoak, GUETekoak, Lautadako Igumakoak eta Ziako neska taldekoak.
Antolatzaileek azpimarratu dute topaketa ez-mistoak izango direla eta aurretik eman behar dela izena otsemeak@gmail.com helbidera mezu bat bidaliaz.
Entzun hemen antolatzaileetako bati Hala Bedi irrati libreak eginiko elkarrizketa.
Hau izango da egitaraua: 