El Burgon izango da norgehiagoka Presentación de María klubaren aurka. Raul Dapena eta Julen Bartolomek entrenatzen duten taldea lehenengo aldiz lehiatu da kategoria horretan eta dagoeneko erreferente bilakatu da Amurrion.
Udako Campusa
Zaraobe STk Udako Campusa egingo du 1999 eta 2010 urte bitarteko umeentzat. Ekainaren 26tik 30era eta uztailaren 3tik 7ra bitartean izango da. Astebeteko izen emateak 65 euro balioko du eta bietakoak 115. Hiru orduko saioak egingo dituzte, 10:00etatik 13:00ak arte.
Amurrioko Udaletxera jo behar da matrikulazioa egiteko edo zaraobest@gmail.com posta elektronikora idatzi.