Aiara Dantza Taldeak eta Ohitura Elkarteak zabaldu dute dagoeneko Euskal Jaiaren egitarau osoa. Prestatu duten ospakizunean dantzak izango dira nagusi:
10:00 // Dantzarien elkarretaratzea
10:30 // Kalejira
12:00 // Dantzaldia plazan Udaberri (Tolosa), Oberena (Iruñea), Trabudu (Astrabudua), Ubixeta (Orozko) eta Aiara (Amurrio) taldeek parte hartuko dute.
13:30 // Haur dantzarien jolasen eta bazkariaren txanda helduko da eta dantza poteoa helduentzat.
15:00 // Bazkari herrikoia San Anton plazan. Tiketak Reforreko Gimnasioan, Alanbiken eta Txokogorrin egongo dira salgai.
18:30 // Tio Tenonen semeak taldearen dantza ikuskizuna Juan Urrutia plazan.
20:00 // Erromeria Patxi eta Konpainiarekin.
Antolatzaileek deia zabaldu dute jendea baserritarrez jantzi dadin eta ikurrina balkoian eskegi dezaten.