Asteburuan jokatu da Arabako Eskolarteko gimnasia erritmikoko txapelketa. Aiaraldeko gimnasta ugari lehiatu ziren, eta hainbat lagunek zapaldu dute podiuma.
Gaztetxoak, puntan
Emaitza oso onak lortu zituzten Amurrioko gimnastek. Gaztetxoen mailan, esaterako, Uxue Derecho izan zen bigarren. Taldeka, berriz, Aresketa izan zen nagusi, eta lehen postuari esker Euskadiko EEJJ txapelketarako sailkatu dira.
Sailkapen orokorrari dagokionez, Gaztetxoen A mailako lehen hiru postuetan kokatu dira Amurrioarrak: Ainhoa Gondra, Ixeia Ortiz eta Enara Ladislao, hain zuzen. Iraitz Canterok bosgarren bukatu zen; eta, beraz, laurek hartuko dute parte Euskadiko Eskolarteko Jokoetan.
Modalitateka ere aritu ziren. Uztaiarekin Enara Ladislao bigarren geratu zen, eta Ixeia Ortiz hirugarren. Pilotarekin, aldiz, Iraitz Cantero izan zen garailea, eta Enara Ladislao hirugarren.
Kadeteak eta gazteak
Kadeteen mailan taldeka bigarren kokatu ziren sailkapenean Aresketakoak. Uztaiarekin Naroa Domingezek lortu zuen hirugarren sailkatzea. Gazteen B mailan Oihane Elexpe izan zen gazteen B mailan puntu gehien pilatu zituena, alegia, garailea. Taldeka ere bigarren izan zen eskualdeko kluba.
Seniorretan sari bakarra eskuratu zuten amurrioarrek, taldekakoa. Ez, ordea, edonolakoa: lehen postua lortu zuten.