Emaitza onekin itzuli da Arabako Eskolarteko Txapelketatik Aresketa Gimnasia Taldea

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko mai. 17a, 12:10
Aresketa Gimansia Taldeko kideak podiumean / Aresketa Gimnasia Taldea

Asteburuan izan dute Arabako Eskolarteko txapelketa. Hainbat kategoriatan saritu dituzte amurrioarrak.

Asteburuan jokatu da Arabako Eskolarteko gimnasia erritmikoko txapelketa. Aiaraldeko gimnasta ugari lehiatu ziren, eta hainbat lagunek zapaldu dute podiuma.

Gaztetxoak, puntan
Emaitza oso onak lortu zituzten Amurrioko gimnastek. Gaztetxoen mailan, esaterako, Uxue Derecho izan zen bigarren. Taldeka, berriz, Aresketa izan zen nagusi, eta lehen postuari esker Euskadiko EEJJ txapelketarako sailkatu dira.

Sailkapen orokorrari dagokionez, Gaztetxoen A mailako lehen hiru postuetan kokatu dira Amurrioarrak: Ainhoa Gondra, Ixeia Ortiz eta Enara Ladislao, hain zuzen. Iraitz Canterok bosgarren bukatu zen; eta, beraz, laurek hartuko dute parte Euskadiko Eskolarteko Jokoetan.

Modalitateka ere aritu ziren. Uztaiarekin Enara Ladislao bigarren geratu zen, eta Ixeia Ortiz hirugarren. Pilotarekin, aldiz, Iraitz Cantero izan zen garailea, eta Enara Ladislao hirugarren.

Kadeteak eta gazteak
Kadeteen mailan taldeka bigarren kokatu ziren sailkapenean Aresketakoak. Uztaiarekin Naroa Domingezek lortu zuen hirugarren sailkatzea. Gazteen B mailan Oihane Elexpe izan zen gazteen B mailan puntu gehien pilatu zituena, alegia, garailea. Taldeka ere bigarren izan zen eskualdeko kluba.

Seniorretan sari bakarra eskuratu zuten amurrioarrek, taldekakoa. Ez, ordea, edonolakoa: lehen postua lortu zuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide