Maiatzaren 27an Euskal Herria Eskozia borrokaldia jokatuko dute Amurrioko Bañueta Kiroldegian. Giroa berotzeko antolatzaileek entrenamendu saio prestatu zuten larunbatean, puntako kirolariekin: Kerman Lejarraga boxeoan, Haritz Lopez K-1ean eta Aratz Garmendia MMAn. Eder Gomez ere aritu zen prestatzaile gisa.
Eskualdeko hainbat borrokalarik parte hartu zuten ekimenean, Ibai Ruizek, Asier Ispizuak eta Julen Aldamak, besteak beste.