Euskararen erabilera sustatzeko jaiaren egitaraua hurrengoa izango da:
09:00-12:00 // Amurrioko Juan Urrutia plazatik aterako dira San Pedro aztarnategian bisita gidatua egiteko.
11:00-12:00 // Rugby entrenamendua.
11:30-14:00 // Aspaltza elkartearen tailerrak umeentzat eta sukaldaritza saioa Gurasolagun ekimenak antolatuta.
13:00-14:30 // Garagardoa dastatzeko tailerra Boga ekoizlearekin.
14:30 // Bazkaria; 10 euro ordaindu beharko dute helduek eta 8 euro umeek.
16:00 // Mus Txapelketa euskaraz.
17:00-19:30 // Kalakak lankidetza jolasak eskainiko ditu.
19:30 // Bertso kantu-jira egingo dute Amurrioko tabernetan.