Ostiralean inauguratuko da Jose Miguel Llano argazkilariaren “Zure begientzako musika” erakusketa. Amurrioko La Casonan egongo da ikusgai, ekainaren 22 arte.
Udal Musika Eskolan eginiko 50 argazki biltzen ditu irudi bildumak. Eskolako barruan aritu da Llano, kamara eskuan, ikasle eta irakasleen egunerokotasuna erretratatzen.
Musika zuzenean ostiralero
Erakusketa berezia izango da Llanorena. Musika emanaldi bat egongo da ostiralero La Casonan, 19:00etatik aurrera, argazkiei doinua jartzeko.