Amurrioko Zaraobe Institutuko ikaslea den Yerai Gomara saritu du Galtzagorri Elkarteak Liburu Gaztea Book trailer lehiaketan, norbanakoen kategorian. Liburuak iragartzeko bideoak dira book trailerrak. “Kalte gabeko jokoak” liburuaren book trailerra egin du Gomarak. Epaimahaiak azpimarratu du “oso kalitate oneko lana” dela. “Irudien aukeraketa ona da eta muntaia ere bai. Oso ondo planteatutako book trailerra da eta amaiera pizgarria du. Idazkeran baditu gramatika akats batzuk, baina, gainerakoan, oso lan ona da”, nabarmendu dute.
1.840 ikaslek hartu dute parte lehiaketan, iaz baino 300 gehiago. 211 bideo sortu dituzte guztira.
Ikusi Yerai Gomararen bideoa hemen: