Udalari zuzendutako hainbat proposamen aurkeztu dituzte Amurrioko ikasleek, Agenda 21 egitasmoaren bidez. Ondorengo ikastetxeek hartu dute parte ekimenean: Virgen Niña, Zabaleko, Aresketa ikastola, Zaraobe institutua eta Lucas Rey.
29 iradokizun aurkeztu dituzte guztira. Herriko “paisaia hobetzera” bideratu dituzte proposamen guztiak. Zuhaitz autoktonoak landatzea, herritarrak kontzientziatzeko hitzaldiak ematea, herriko hainbat hormetan paisaien graffitiak egitea edota parkearen tamaina handitzea proposatu diote nerabeek udalari, besteak beste. Halaber, lantegiekin konpromisoak sinatzearen alde egin dute, “gutxiago kutsatu dezaten”.
Konpromisoak
Baina ikasleak ez dira proposamenak egitera mugatu, euren gain hartuko dituzte hainbat konpromiso. Ingurugiroa zaintzera konprometitu dira, eta tokiko kontsumoa sustatuko dutela ere adierazi dute: “Etiketetan aztertuko dugu produktuen jatorria, bertako, estalkirik gabeko eta ahal bada modu ekologikoan sorturiko produktuak aukeratzeko”.
Ikusi ikasleen proposamen eta konpromiso guztiak hemen: