Tenis txapelketa antolatu du Amurrioko klubak

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko mai. 23a, 11:21

Ekainaren 3tik 18ra izango da Amurrioko tenis txapelketa. 

Refor kirolgunean egingo da tenis txapelketa. Ekimenean 14 urtetik gorakoek hartuko dute parte. Izena emateko bi modu daude: 620924701 telefonora deitzea, edo openamurrioct@gmail.com helbidera mezua bidaltzea. Apuntatzeko epea, ordea, maiatzaren 31n bukatuko da.

Aurreratu dutenez, ekainaren 1ean egingo dute txapelketako zozketa, orduan erabakiko dira partidak. Reforreko tenis pistetan zintzilikatuko dituzte biharamunean norgehiagoka guztiak. "Partidak larunbat eta igande goizetan egingo dira, bi asteburutan. Partaideek, baina, aukera izango dute, nahi izanez gero, beste egunen batean jokatzeko", azaldu du Isacios Franganillo antolatzaileak. Ekainaren 17an izango dira finalerdiak, eta 18an finala, 10:30etik aurrera.

Amurrio Tenis Klubeko kidearen hitzetan, banakako torneoa izango da: "Lehen kanpoko jendea gonbidatzen genuen, baina bertakoentzat antolatzen dugu txapelketa. Helburua tenisa sustatzea da. Horregatik, gure bazkideak eta inguruko jokalariak izaten dira gehienak". Hiru jokotan puntu gehien biltzen dituena igaroko da aurrera, "3 set tie-break" ereduari jarraiki. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide