500 milioi euroko kontratua sinatu du Tubacex enpresak Iranen eta %5 igo dira akzioak

Erredakzioa 2017ko mai. 24a, 11:50

Tubacexen Amurrioko lantegiaren irudi bat. / aiaraldea.eus

Iranen aurkako blokeo ekonomikoaren ostean gas eta petrolioaren esparruan sinatu den lehen kontratua da.

500 milioi euroko kontratua sinatu du Tubacexek Iranen. Soldadurarik gabeko hodiz hornituko du NIOC, errepublika islamikoko hidrokarburoen enpresa.

Iranen aurkako blokeo ekonomikoaren ostean gas eta petrolioaren esparruan sinatu den lehen kontratua da. Tubacexen eskaeren bolumena hurrengo 3 urteetarako 700 milioi eurokoa izatea ahalbidetuko du kontratuak. Horrela, iazko fakturazioa gaindituko du, izan ere, 494 milioi eurokoa izan zen 2016an.

% 5 igo dira kazioak burtsan
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari akordioaren berri eman ostean %5 igo da Tubacex enpresako akzioen balioa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide