Aimara antzerki taldeak Jean Baptiste Poquelin Moliereren Le malade imaginaire (Alegiazko gaixoa) antzezlanaren moldaketa bat estreinatuko du asteburuan Amurrio Antzokian. Bi saio egingo dituzte (larunbatean eta igandean), biak ala biak arratsaldeko zortzietan.
Molierek argitaratutako azken lana da Le malade imaginaire. Medikuntzaren mundua hizpide duen satira bat da, umore abtsurdoaz josia.
Kultur etxean lortu daitezke emanaldietara joateko sarrerak. 3 euro balioko dute antzokiaren bazkideak direnentzat eta 4 bazkide ez direnentzat.
Bosgarren lana
Aimara antzerki taldeak taularatzen duen bosgarren lana izango da asteburukoa. Yo soy la revolución antzezlana izan zen estreinatu zuten azkena: