Hogei bat lagunek egin zuten iragan ostiralean Amurriotik Gasteizera arteko bidea, oinez.
Santa Maria elizatik abiatu ziren, Estibalizeko Santutegia helburu. Bertan bildu ziren Arabako beste herri batzuetako auzokideekin. Meza eta askaria egin ostean itzuli ziren Amurriora, autobusez.
“Estibalizerako ibilaldia” deitzen zaio ekimen horri. "Herritik bihotzera" izan da aurtengo edizioaren lema. Vera Cruz Kofradiak dinamizatzen du ekimen hori Amurrion.