Amurriotik oinez ibiltzeko zirkuitua egokituko dute

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko mai. 31a, 11:27
Naturbideen planoaren zati bat / Amurrio Turismo

Espazio naturalak egokituko ditu Amurrioko Udalak "naturbideak".

Josune Irabien alkateak azaldu duenez, paseatzeko zirkuituak garbituko dituzte datozen asteetan. "Osasun bideez gain, naturbideak hobeto seinalizatuko ditugu". Izan ere, duela 15 urte egin zituzten, eta zeharrormekin atondu ziren: "Batetik bestera distantzia handia dago, eta hainbat bidegurutzetan zailtasunak daude bidea identifikatzeko". Hori dela eta, naturbideetako seinaleak berrituko dituzte, "inguruarekin bat". Egurrezko materiala erabiliko dute horretarako. Eskuorriak ere argitaratuko dituzte: "Natur-gune oso interesgarriak dira, herritik gertu daudenak, bi orduren bueltan osa litezke zirkuituak". Izarza gunea ere hobetuko dute. "Espezie autoktono askodun espazioa da, horregatik da garrantzitsua ondo mantentzea", adierazi du Irabienek. 

Nerbioiko behatokia

Bestalde, Nerbioi ibaiaren jaiotzako behatokiaren berri izateko Arabako eta Gaztela-Leoiko Batzar Nagusiekin jarri da harremanetan Amurrioko Udala. "Prentsan ikusitakoaren informazioa jasotzeko asmoz jarri gara kontaktuan, baina erantzun bakarra jaso dugu, Arabakoa, informazio gehiago jaso ez dutela esaten", azaldu du alkateak. Babestutako eremua izanik, Irabienek aurreratu du beharrezkoa dela edozein interbentzio egiteko administrazioen eta udalen baimena. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide