Begibistan Zinema Astearen VII. edizioak badu data zehaztuta: urriaren 4tik 8ra egingo da. Hainbat berrikuntza izango du aurten.
Lau sari gehiago banatuko dituzte: Zuzendari onenarena, emakumezko aktore onenarena, gizonezko antzezle onenarena eta banaketarena.
Proiekzioak Amurrio Antzokitik harago eramateko ahalegina ere egingo dute. Umeentzako emanaldiak antolatuko dituzte herriko ikastetxeetan, horretarako berariaz hautatutako filma laburrekin.
Urriaren 7an izango da jaialdiaren itxiera gala. Ohorezko txapela emango zaio bertan euskal zinemaren pertsona esanguratsu bati. Iaz Leyre Berrocal aktore amurrioarrak jaso zuen sari hori:
Parte hartzeko oinarriak
Plazaratu dituzte dagoeneko zeintzuk izango diren lehiaketan parte hartzeko betebeharrak. Euskal Herrian jaio edo bizi diren errealizadoreek aurkeztu ahal izango dituzte lanak, bi gehien jota. Hauek 2016an edo aurten ekoitziak egon beharko dira, eta 30 minutu iraun beharko dute gehien jota.
Bi atal ofizial izango ditu lehiaketak: Ofibistan (atal ofiziala) eta Nerbioibistan (Nerbioi Garaiko eta Aiaraldeko errealizadoeena). Uztailaren 17a izango da izena emateko azken eguna.
Hemen ikusi daitezke oinarriak: