Garrastatxuko II. Askatasun Mendi Martxako antolatzaileek erronkaren hainbat xehetasun eman dute. Hasteko, bi ibilbide egongo dira:
- Luzeak ia 25 kilometro izango ditu (Garrastatxu-Txabola Otegi-Puente de Lekue-Gorostiano-Baias ibaiaren jaiotza-Ipergorta-Oderiaga-Nafarkorta-Garrastatxu) 08:00etan abiatuko dute.
- Motza 15,5 kilometrok osatuko dute (Garrastatxu-Txabola Otegi-Puente de Lekue-Pagozarretako menhirra-Zaratxirriga-Garrastatxu) eta 08:30ean abiatuko da.
Izena emateak 7 euro balioko du egunean bertan eginez gero, eta 5€ herrikrosa.eus atarian aurrez apuntatzen bada.
Zozketa
Antolatzaileek aurreratu dutenez, egunean bertan zozketatuko dituzte zenbait sari. Garrantzitsuena GPSa izango da, bigarrena mendi makilek eta ura eramateko gerrikoak osatuko dute,eta 3. saria Albizabal ostatuan afaltzeko gonbidapena izango da.
14:30ean ekingo diote zenbakiak hautatzeari. Garrastatxuko mendi ibilaldiaren Facebook orrian jakinaraziko dituzte saridunak, baita Txokogorrin, Albizabalen eta Bazterren ere.
Horrez gain, parte-hartzaile orori kamiseta oparituko diote.