Saratxo Bizirik plataformak Joseba Ibarrola kideak idatzitako eskutitza zabaldu du bere jarrera azaltzeko Arabako Batzar Nagusietan onartutako mozioari buruz.
Plataforma edukiarekin ados badago ere, bere ustetan politikariek ez dute gaitasuna izango Arabako Foru Aldundiko Errepide Saileko buruak proiektua zuzendu dezan. Saratxo Bizirikek adierazi du askotan egin dutela saiakera eta ezinezkoa izan dela.
Gauzak horrela, plataformak galdetu du zer gertatuko den 2019rako adostasunik lortzen ez bada.