[ARGAZKILARIEN TXOKOA] Bego Guillén Montero

Erredakzioa 2017ko eka. 11a, 12:00

Urteak daramatza Bego Guillén Montero argazkilaritzaren munduan murgilduta. / Bego Guillén

*Amurrion jaio zen 1963an.

*2001ean hasi zen argazkiak egiten, “interes artistikoagatik”. Egiptora eginiko bidaia batek bultzatu zuen argazkiak beste modu batean egitera ausartzera, eta orduz geroztik ez da gelditu.

*Kostaldeko paisaien argazkiak egiten ditu batez ere. Ura da gehien baliatzen duen elementua. Errekak, ibaiak, putzuak... erretratatzea ere du gogoko.

*SOS Himalaya erakundearekin elkarlanean aritu da eta Espainiako Natura Argazkilarien Elkarteko bazkidea ere bada. Kolaborazio puntualak izan ditu zenbait natura aldizkarirekin eta 2. saria eskuratu zuen Geoparkearen I. Argazki Lehiaketan.

*Web-gunea: www.begoguillen.com

 

ARROKA FALTSUAK​.​ EZ DA DIRUDIENA

Naturaren argazkilariek aukera bi dituzte, beste askoren artean: argazkiak era artistikoan, ikuslearengan emozioak transmititzeko egitea edota zeozer dokumentatzeko.

Bigarren aukera horrek ikuslearen arreta piztea du helburu, giza jarduerek arriskuan jarri dituzten guneak edo nabarmen eraldatu dituenak ez dira jakinaren gainean jartzen nolabait salatu arte eta, kasu hoietan, argazkilariak, egindako argazkien bidez, egoera hoiek argitara emateko laguntzaile giza azaldu ahal dira, espazio hoien babesa lortzearen alde kontzientziak mugituz. Denon eskuetan dago natura zaintzea!

Argazki honen kasuan, lehenengo begiradan ez genuke ezer arraroa ikusiko ez banu jakingo arroka horiek benetako arrokak ez direla. Itsas hondarra industriaren hondakin isurketekin bat eginda trinkotu egin da arroka formak hartuaz. Gizakiaren poluzioa horra ikusgai dago hor, espazio natural batean.

Dokumentazio lana egin arren, ditugun ezagupenak, teknikak eta trikimailuak erabiltzen ditugu argazki artistiko bat egiterakoan, lekuaren alde politena ateraz.

EZUZTEKO ILUNABARRA

Behin eta berriro bidaiatzen dugu gogoan dugun argazkia ateratzeko asmoz, nahiz eta lehenago lekuak ezagunak izan eta behin baino gehiagotan hara joan izan.

Natura etengabean aldatzen ari da. Egun batean ikusten duzuna (argia dela eta, marea goian edo behean dagoelako, zeruan hodeiak daudelako edo ez daudelako...) baliteke hurrengo egunean ez topatzea. Ezberdina izango da, aukera zabalak gure begien aurrean zabaltzen dira.

Gure denbora ematen dugu informazio bila, kokapenak bilatzen “in situ”, beste egileen lanak ikusten, interneten bidez informazio lortzen... altxor baten bila ibiliko bagina bezala eta batzuetan ahaztu egiten zaigu gertu dugun inguruan bilatzea.

Ikuslearengan arreta erakartzen duen argazkiaren bila gabiltza pazientzia handiz gure “saria” lortu arte.
Kasu honetan,  ilunabarrak honelako oparia eskeini zidan, tximeletei argazkiak egiten nenbilen egun batean Madaria herriaren aldameneko landa batean, oso urrutira joan gabe eta ustekabean…

MAITE DUZUNARI ARGAZKIAK EGITEN

Inoiz galdetu didate ea zergatik egiten ditudan argazkiak eta batez ere zergatik egiten diedan soilik naturarekiko lotura duten elementuei.

Arrazoia oso sinplea da: natura maite dudalako eta, era berean, natura bizi dudalako. Bertan aurkitzen ditut aukera asko gozatu ahal izateko eta argitara eramateko modu artistiko edo dokumentalean ikusten eta sentitzen dudana.

Zaila izaten da paisaia baten aurrean zaudenean, adibidez, sentizen dituzun emozioak irudi batean irudikatzea. Baina egiten duzuna maite baduzu, emaitza baino balio handiago izango dute bizi izan dituzun uneek, sentsazioek, abenturek. Bigarren mailan geratzen da lortu duzun argazkia ona den ala ez, ikuslearen gustokoa izango dene… garrantzi handiagoa du denbora luzea pasatu ondoren eta artxiboei gainbegirada bat ematean argazkiak ateratzen egon zineneko esperientziak oroitzea.

Horretan datza: argazkiek eragiten dituzten emozioek, norberari, egiteko prozesuan, zirrara berezia sortaraztean eta, geroago, behin argitara emanda, ikusleari sortzean.

Maite duzunari argazkiak egiten dizkiozunean buruan duzu zer nolako emaitza lortu nahi duzun, lotura estua izan behar duzu egiteko prozesuarekin eta horrela zure jarrera onenarekin irudikapen zaindua eta pentsatua lortzen duzu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide