Bilboko BLV-Art jaialdian egongo da Leyre Berrocal aktore amurrioarra gaur (ekainak 9) eta bihar, “Vidas pasadas” obra aurkezten. Bilbi Hotelean eskainiko du antzezlana, Miribilla kaleko zortzigarren zenbakian. Antolatzaileen arabear, tokia mugatua denez, ezinbestekoa da aurrez izena ematea.
"Antzerki hurbila"
40 minutuko emanaldia eskainiko du amurrioarrak, Bea Insa aktorearekin batera. “Antzerki hurbila da, tragikomediatik gertu dagoena”, azaldu du Berrocalek, “haritik zintzilik dauden bi pertsonen istorioa kontatzen du. Ez dira gauzak diren moduan esatera ausartzen eta bizitzaren eta euren aurka borrokatzen dira”.
Ibilbide luzea egin du amurrioarrak antzerkiaren eta zinemaren munduan. Iaz Ohorezko Txapela eman zioten Amurrioko Begibistan Jaialdian: