Latorre pozik azaldu da emaitzarekin: "Geroz eta hobeak dira sentsazioak. Gertuago nago denboraldiko helburuetatik". Espainiako txapelketa irabaztea da bere nahia, eta horretarako ari da burubelarri entrenatzen. Asteburuko lasterketa atzean utzita, hurrengo hitzorduei begira dago txirrindulari aiaraldearra. Izan ere, errepideko hiru karrera izango ditu aste honetan: "Asteartean Villasana de Menan, larunbatean Seguran eta igandean Mungian".