Pertsona bi zauritu dira gaur arratsaldean Saratxon jazotako istripu batean. 17:30ean gertatu da ezbeharra, A-625 errepidean, Amurriotik Laudioranzko norantzan.
61 eta 39 urteko bi gizonezko dira zaurituak. Anbulantzia bertaratu da eta Galdakaoko hospitalera eraman ditu. Ertzaintza trafikoa bideratzen ari da.