"Altxa kopla hori" bertso saio musikatua egingo dute Amurrion

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko eka. 14a, 14:17
Artziniegan maiatza amaieran egin zuten emanaldia / Arabako Bertsozale Elkartea

Ekainaren 23an "Altxa kopla hori" bertso saio musikatua egingo du Arabako Bertsozale Elkarteak Juan Urrutia plazan. Besteak beste, Serapio Lopez baranbioarra ariko da kantari.

Bertsolariei plaza berriak eskaintzea eta herritarrak bertsozaletzea. Horiek dira Arabako Bertsolari Elkarteak "Altxa kopla hori!" dinamikari egotzi dizkion helburuak. Emanaldi bereziak dira, musika doinuekin inprobisatu beharko baitute bertsolariek. Ez da hori izango, ordea, berezitasun bakarra: koplaka kantatu beharko dute. Hala, "Guantanamera", "Katamalo", "Johana give me hope", "John zaharra" edo Mikel Laboaren "Oihanak pagoal blai" abesti ezagunei hitza jarri beharko diete artistek. Emanaldian musikariek ere hartuko dute parte. 

Eskualdeko bigarren saioa

Maiatzaren 26an izan zen Artziniegako saioa, eta makina bat entzule bildu zen frontoiko gradetan. Amurrioren txanda izango da oraingoan, eta udaletxe aldameneko plaza aukeratu dute bertsotarako. Aintzane Irazusta gai-jartzailearen esanetara ariko dira Xabi Igoa aramaioarra, Jon Ruiz de Pinedo zalduondoarra, Aroa Arrizubieta gasteiztarra eta Serapio Lopez baranbioarra. 19:30ean hasiko da bertso-saioa, udako solstizioa izaki, ekitaldi ugari egongo baitira ondoren.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide